XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

deba HAURRENTZAT, IBILALDI NEURTUA

Apirilaren 23-an, Burdin-Kurutz, herriko mendizale taldeak, Itsas Ertzeko taldeen laguntzarekin UMEEN IIgarren IBILALDI NEURTUA antolatzen du.

Hemen dituzue arauak.

1. Irteera eta bukaera, Debako gazteen biltokian izango dira.

2. Patrulla bakoitza hiru ibiltariek osatuko dute eta hirurak kosta aldeko bazkunekoak izan behar dute.

3. Izen-abizenak, bakoitzak bere bazkunean eman ditzazke, handik bialiko dituzte Debako antolatzaileei apirilaren 16 baiño lehenago.

4. Patrullak, minutuko tartea dutelarik irtengo dute.

5. Lehenengo patrulla goizeko zortziretan irtengo da.

Ibiltari asko balitz patrulla bat baiño gehiago ere batera irten ditezke.

Antolatzailleek esango dute.

6. Ibillaldiak, danera, hiru ordutik hiru ordu ta larden tarteko iraupena izango du.

Klasifikatu nahi duenak bere ordurik bost minutu lehenago edo berrogei geroago iritxi beharko du.

7. Beharrezkoa da baita, antolatzaileek jarritako kontrol guzietatik igarotzea.

8. Onartuak izango dira arau guziak betetzen dituztenak eta ez da klasifikaziorik izango.

9. Ezagunak izango dira kontrol batzuk, ezkutukoak beste batzuk.

10. Kontrol ezagunetan ordu erdika atsedena eta jateko zerbait izango dute ibiltariak.

11. Botikin batzuk ere arki dezazkete ala nahi izanez gero, beharrean daudenak.

12. Bidea ondo señaletua egongo da.

13. Edontzi bat eramateko eskatzen zaie ibiltariei.

Baita antolatzaileen esanera egoteko ere.

14. Zalantzako gauzetan antolatzaileen azken-erabakiak balioko du.

Hona mendizaletasuna pizteko egokiera.

Eragozpen guztiak menperaturik egun on bat gerta dedilla mendigoizale guzientzat.

Idiakez.